Casa Rural Satzu Landetxea.
Ubila-Urberuaga 37 ezk. Markina-Xemein. Bizkaia.

Etxe bat baino gehiago

Satzu landetxeak kultura, enpresa, kirola eta aisialdi arloko ekintzez gozatzeko aukera ematen dizu, hauek guztiak, landa ingurunean. Landetxearen inguruan mota ezberdinetako kirolak praktikatzeko aukera dago: espeleologia, eskalatzea, xendazaletasuna, piraguismoa, etb.

Landetxeak, bilerak eta lantegiak egiteko horniturik dagoen tartea ezezik (proiektore, bideoa, harigabeko lotura,…), garapen artistikorako azpiegitura ere eskaintzen dizu (tailerrak, tresneria,…).

Satzu Landetxea

Satzu Landetxea Ubila-Urberuaga auzunean dago, Markina-Xemein herritik 3 km-tara. Naturak inguraturiko gune lasai eta atseginean. Inguruan señalizaturiko hainbat mendi ibilbide dago. Euskal Herria ezagutzeko abiapuntua ezin hobea da. Kostaldetik gertu dago (15km); Gasteiztik 72, Donostiatik 74 eta Bilbotik 52-ra.

Berriztatutako XVI. mendeko baserri-etxea da, berezko estiloa duen diseinu batekin berriztatua. 2 solairu, ganbara eta beheko sua, sukaldea eta komunak dituen 80 metroko erabilera anitzeko gune zabal eta argitsua.

Logelak

Satzu Landetxeak 6 logela ditu, guztiek berogailu, telebista, Internet eta telefonoa dute.

Etxe osoa (12 pertsona): 324 €

Logelak:

Beste zerbitzu batzuk:

BEZ-a barne

Kokapena

Satzu Landetxea Markina-Xemeinen kokaturik dago, Lea-Artibai eskualdean. Landetxera heltzeko Markinatik kostaldera doan BI-633 errepidea hartu eta 2 km-tara Santutxu baseleizara doan, ezkerreko bidea hartu beharra dago.

Markinara heltzeko Durango eta Ondarroa lotzen dituen BI-633 errepidea hartu behar da edo Elgoibarren, BI-2636 errepidea hartu, San Migel mendatea pasatu eta Etxebarritik Markinara helduz.

Autobidea eta trena Durango, Eibar edo Elgoibarren hartu ahal da.

Ingurunea

Satzu Landetxea Urberuaga auzunean dago (Markina-Xemein); hemen, ur meatze-sendagarrien iturburua kokaturik dago; XX mendearen hasieran, ur hauek bainuetxe ospetsu baten ustiapenerako erabiliak izan ziren. Markina-Xemeingo ingurune eta monumentu-ondarearen garrantzia, herria bisitatzeko eta landetxean gaua pasatzeko aukera paregabea bihurtzen da.

700 eta 900 metro duten mendiez inguratuta, eta Oiz mendiaren (1.036m) azpian kokatuta. Honako gailur hauek nabarmendu daitezke: Kalamua (767m), Urko (791), Urregarai (697) eta Zappla (551m).

Markina-Xemein kostaldetik15 km-tara dago, Lekeitio eta Ondarrutik gertu.

Satzu Galeria

Satzu ere arteleku bat da, pintura eta eskultura erakusketak daude eta.

Satzu Abentura

Hemendik kirol aktibitate hauek kontratatu ahal izango dituzu:

Xendezaletasuna eta Mendi ibilaldiak:
Zailtasun ertaineko hainbat adin tarteei zuzendutako ibilbideak errezak zein nolabaiteko zailtasuna duten igoerak.

Espeleologia:
Landetxetik gertu, ekintza hau praktikatzeko zenbait leku daude, hoien artean Lezateko koba eta Laminetako gunea.

Eskalada:
Eskalada praktikatzeko egokia den Santa Eufemi izeneko gunera iris daiteke ibilbide labur bat eginda..

Puenting:
Puentina praktikatzeko aukera ederra. Itsasora begirako jauzi zirraragarria.

Orientazioa:
Taldeka gozatzeko ekintza guztiz gomendagarria.

Erreserba

Erreserba baldintzak:

Ezeztapenak eta itzulpenak
Aldez aurretiko egunakPenalizazio portzentaia
31 egunetik gora%0 - Penalizazio gabe (aurrerakin osoa bueltatzen da)
16-3050%
8-1575%
0-7100%

Erreserbak egiteko telefono honetara deitu:
946169702

Atsegin handiz hartuko zaitugu.

Casa Rural Satzu Landetxea. Ubila-Urberuaga 37 ezk. 48270 Markina-Xemein (Bizkaia). NIF:15392545W. Tel: 946169702. E-mail: satzu.landetxea@gmail.com