Satzu Landetxea Markina-Xemeinen kokaturik dago, Lea-Artibai eskualdean. Landetxera heltzeko Markinatik kostaldera doan BI-633 errepidea hartu eta 2 km-tara Santutxu baseleizara doan, ezkerreko bidea hartu beharra dago.
Markinara heltzeko Durango eta Ondarroa lotzen dituen BI-633 errepidea hartu behar da edo Elgoibarren, BI-2636 errepidea hartu, San Migel mendatea pasatu eta Etxebarritik Markinara helduz.
Autobidea eta trena Durango, Eibar edo Elgoibarren hartu ahal da.